Ez dago ilunperik. Maldan beherako laino eta itzalak argi bortitz eta kolore bakaneko mintzo bilakatzen dira. Giza arazoen isla eta injustizien salaketa minbera da aro honetako lanetan ageri dena. Harria da behin eta berriz erabiltzen den irudia.